Konifero-espezie berria aurkitu dute Vietnam-en

Konifero-espezie berria aurkitu dute Vietnam-en


D. HARDER UCSC

Txinako mugatik hurbil atzeman dute eta Xanthocyparis vietnamensis (urre-koloreko altzifre vietnamdarra) izena eman diote. Ikertzaile-talde honek urte batzuk badaramatza Vietnam-go landaredia ikertzen, eta 100 landare-espezie berritik gora aurkitu dituzte dagoeneko. Urre-koloreko altzifrea guztietan garrantzitsuena da, zuhaitz handi bat delako eta inguruan beste espezie ezezagun asko egon daitezkeelako. Espezie berriaren hurbileneko ahaidea Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko Nootka altzifrea da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Botanika