Kondentsazio supersonikoa

Prandtl-Glauert singulartasunaren ondorioz, hegazkinek soinuaren abiaduraren inguruan kondentsazioa eragin dezakete.

Mach-en zenbakia 1 denean, hegazkinek sortutako soinu-uhinak konpresioaren bitartez anplifikatzen dira; beraz, presio baxuko tokietan tenperatura bat-batean jaisten da, eta, hezetasuna baldin badago, kondentsazioa gertatzen da.

Abiadura horretan sortzen den kondentsazio-hodeiak argazkian ikusten den itxura izaten du; gainera, hegaletan ez ezik, kabinaren atzean ere agertzen da.

Bideoa ikusteko egin klik hemen.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali