}

Kometaren egiazko irudia

2002/04/05 Elhuyar Zientzia

Denon buruan daude suzko burua eta isats distiratsua duten kometen irudiak. Alabaina, Science aldizkarian Borrelly kometaren hurbileko argazkia azaltzen da, eta bistan da oso bestelako itxura duela.

Halley ospetsuaren ondoren, Borrelly da hurbilenetik ikusi den kometa. 2001. urteko irailean, Deep Space 1 espazio-ontzia kometatik 2.000 km-ra pasatu zen, eta hark zeramatzan espektrometria-sistemen eta kameren bidez lortu dira irudiak. Horrela jakin da nukleoa 8 km inguru luze dela, eta apenas duela urik edo hidratatutako mineralik. Horretaz gain, agerian gelditu dira azalean dituen failak eta mendiak, baina ez da kraterrik ikusi.

Lurrera ura kometen bidez etorri zela uste denez, garrantzitsua da haien konposizioa aztertzea. Gainera, astronomo batzuen arabera, biziaren oinarrizko molekulak ere haiek ekarri zituzten. Nolanahi ere, eguzki-sistema eratu zen garaiko egoerari buruzko informazio baliotsua ematen dute Deep Space 1 espazio-ontziak bildutako irudiek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia