}

Koloretako paper elektronikoa

2001/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bostongo E link enpresak koloretako lehenengo paper elektronikoa asmatu du. Ohiko zelulosazko paperaren kasuan bezala, islapena da paper horren oinarria. Hau da, ez du barruko argirik behar idatzitakoa ikusi ahal izateko, kristal likidozko pantailekin (LCD) gertatzen den bezala.

Koloretako pantaila lortzeko, pantaila monokromoaren gainean koloredun iragazki mehe bat jarri dute, koloretako LCDak lortzeko egiten den bezala. Iragazki horrekin, pixelak gorri, berde edo urdin ikusiko dira, nahiz eta azpiko pixela zuria izan. Azpiko pixela beltza bada, iragazkiak oso argi gutxi islatzen du; beraz, ez da kolorerik ikusiko.

Enpresako arduradunek azaldu dutenaren arabera, energia elektrikoa papereko irudia aldatzen denean bakarrik kontsumitzen da. Gainera, irudia sortuta badago, pantaila itzalita gero ere ikus daiteke. Asmatzaileen ustez, bi urte barru sistema hori prest egon daiteke ordenagailu eramangarrietan, telefono mugikorretan eta antzeko tresnetan erabiltzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia