}

Klima-aldaketak landareetan zer eragin duen aztertzeko berotegia

2007/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Klima-aldaketak landareetan zer eragin duen aztertzeko berotegia
2007/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: Nafarroako Unibertsitatea)

Nafarroako Unibertsitateko Landare Biologia Sailak gradiente termikodun berotegi bat ezarri du, klima-aldaketak landareetan nola eragiten duen ikertzeko, eta landareak klima berrira egokitzeko hazkuntza-irizpideak proposatzeko.

Berotegi horretan, CO2-tan aberatsa den ingurunea eta etengabeko tenperatura-hazkuntza simulatu daitezke. Lehenengo emaitzen arabera, CO2-a gehitu ahala, landareen hazkuntza areagotu egiten da. Baina landareak etengabe CO2-z aberastutako inguruneetan hazten badira, egoera horretara egokitzen dira, eta hazkuntza moteldu egiten da. Litekeena da klima-aldaketa sustatzen duten kondizio berri horietan landareen hazkuntzan eragina duten faktore mugatzaileak azaltzeagatik gertatzea hori, hala nola zoruko ongarrien eskasiagatik. Era berean, gerta liteke CO2-a gehitzeak eta klima-aldaketak eragiten dituzten bestelako parametro-aldaketek --esaterako, tenperaturak igotzeak eta euri gutxiago egiteak-- eragin onuragarriak murriztu edo guztiz ezabatzea. Orain artean, bazka-espezieetan oinarritu dute ikerketa, hala nola alpapan.

1
236
2007
11
025
Ingurumena
Berriak labur
13

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia