Klima-aldaketa elefanteen hortzetan

Klima-aldaketa elefanteen hortzetan


Elefanteen antzinako ahaide baten hortzak aztertzeak, duela milaka urte gertatu zen klima-aldaketaren aztarnak eman dizkie ikertzaileei. Elefanteen hortzek zuhaitzen enborren antzerako eraztunak izan ohi dituzte, garai oparoetan maiztasun txikiarekin hazten direnak eta gosetea denean estu-estu pilatzen direnak.

Lau hortzeko Gomphotherium elefantea duela 15 eta 5 milioi urte bitartean bizi zen; duela 15 eta 12 milioi urte bitarteko fosilen hortzek klima egonkorrean bizi izana adierazten dute. Urtaroen araberako aldaketa txikia zuen klima. Ondorengoen hortzek ordea, klima aldakorraren aztarnak dituzte. Klimaren aldakortasunak sastraka eta belarra haztea bultzatu zuen, elefante hosto-jaleen elikadura eta hortzen hazkundea murriztu egin zelarik.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Giza zientziak