}

Kiribiltzea, arau unibertsala

2008/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kiribiltzea, arau unibertsala
2008/09/01 | Elhuyar

Txileko Santiagoko Unibertsitatean egin duten ikerketa batean ikusi dute paper-puska bat kiribiltzean tutuaren barrualdeko paperaren ertzak beti itxura bera hartzen duela, edozein dela ere paperaren lodiera edo tutuaren zabalera. Ertz horrek inoiz ez dio tutuaren formari jarraitzen: puntu jakin batean tututik bereizi, eta pareko paretaren kontra gelditzen da. Bada, ikusi dutenez, beti antzeko angelua sortzen du berez ukitzen egon beharko lukeen paretarekin (24,1 gradukoa, gradu bat gorabehera), eta beti angelu bera dago, 125,2 gradukoa, paperaren ertzaren eta tututik bereizten den puntuaren artean.

1
245
2008
9
006
Matematika
Berriak labur
5

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia