}

Kimioterapia, minbizi-sortzaile

2002/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearrean, fibrosi kistikoaren zelulen kromosomak ikertu dituzte. Zelula osasuntsuen kromosomekin alderatuta, diferentziak ‘toki ahulak’ deitzen zaien eremu zehatzetan azaltzen dira. Hain zuzen, toki horietan gertatzen dira DNAren erreplikazioaren akatsak, eta horregatik sortzen dira minbizi-zelulen adierazgarri diren berrantolaketa okerrak.

Kimioterapiarako sendagai batzuen eraginez, zelula osasuntsuetan ‘toki ahulak’ azaltzeko arriskua dago. Beraz, sendagaiak, minbiziaren aurka ari diren bitartean, beste minbizi batzuk azaltzeko egoera sortzen ari dira.

Ikerketaren ondorioz, zalantzan jarri da kimioterapian erabiltzen diren hainbat sendagairen egokitasuna; horrekin batera, agerian gelditu da gutxiago kaltetzen duten sendagai eraginkorragoak bilatzeko beharra.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia