}

Kilogramoa eguneratu nahian

2005/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

img hspace="5" src="Images/A209-017.jpg" vspace="5"/>

Zazpi dira zientziaren oinarrizko unitateak; oinarrizkoak dira horien konbinazioz

sortzen direlako beste unitate guztiak. Eta zazpi horietarik sei daude definituta funtsezko konstanteetatik abiatuta. Kilogramoa da salbuespena.

Beste seietan ez dago arazorik. Metro bat, adibidez, hau da: argiak egiten duen distantzia 1/299792458 segundoan. Azken batean, argia naturako oinarrizko ezaugarria da, eta metroa definitzeko erabiliz gero definizio zehatza da. Baina kilogramoak ez du horrelako definiziorik. Parisko Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoan dagoen materia-pusketa bat da definizioa, fisikoa. Platinozko eta iridiozko aleazioz eginda dago, baina hautsa itsasten zaionean, adibidez, erreferentziazko kilogramoa pisuago bilakatzen da, eta garbitzen dutenean, berriz, arindu egiten da.

Egoera hori aldatu egin nahi dute Estatu Batuetako, Frantziako eta Erresuma Batuko zientzialari batzuek. Kilogramoaren definizioa zehazteko bi bide berri proposatu dituzte, biak teorikoak. Batek grabitatea eta eremu magnetiko bat erabiliko lituzke kilogramoa definitzeko, eta besteak, berriz, masa jakineko atomo-kopuru zehatz bat. Nolanahi ere, onartzen dena onartzen dela, definizio berria ez da indarrean sartuko gutxienez 2007ko urrira arte.