Katamaran azkarra zirkulazioa arintzeko

Berrogeita bost kamioik adinako pisua garraiatzeko gai da diseinatu berri duten katamaran bat.

Katamaran azkarra zirkulazioa arintzeko


Berrogeita bost kamioik adinako pisua garraiatzeko gai da diseinatu berri duten katamaran bat. Ia 40 kilometro orduko abiadura harrapa dezake, eta bai zingoa bai altuera aldatzeko aukera dago; hartara, sakonera txikiko uretan eta hainbat zubiren azpitik ere nabiga dezake.

Europako Batasunak bultzatutako egitasmoa da katamarana, eta ibaia duten hirietan irtenbide egokia izan daiteke zirkulazio-arazoak konpontzeko.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Garraioak