Kartilagoa hezur nola bihurtzen den argitu dute

EHU


Kartilago-zelula batzuk hezur-zelula bihurtzea eragiten duten mekanismo molekularrak argitu ditu EHUk eta CIC biomaGUNEk gidatu duten nazioarteko talde batek. Bone Research aldizkarian argitaratu duten lanean frogatu dutenez, hezurren garapenean, zenbait zelula kartilaginoso hezur-zelula bihurtzen dira. Aurkikuntza horrek zalantzan jartzen du hezur-zelulak hezur-muineko zelula ametatik soilik sortzen direlako ustea. Alegia, ikertzaileek azaldu dutenez, eratu berria den hezur bat hezur-muineko zelula ametatik nahiz hezur-zelula bihurtu diren zelula kartilaginosoetatik sortua izan daiteke.

Ikerketa-taldeak hezurren eratze-prozesua modelizatzeko gai diren in vitro eta in vivo tresnak garatu ditu, eta, horri esker, aukera izan dute kartilagoa hezur bihurtzeko prozesuaren jarraipena egiteko. Frogatu dute trantsizio hori benetan gertatzen dela, eta, gainera, argitu ahal izan dute zer mekanismok hartzen duten parte hezur-hazkuntzaren prozesu horretan.

Hori lagungarri izan liteke etorkizunean hezurren garapenari eta medikuntza birsortzaileari buruzko ikerketak bideratzeko. Esaterako, osifikazio-prozesua hobeto ezagutua, itu berriak aurki daitezke hezurren konpontze-prozesua hobetzeko.

Egoitz Etxebeste Aduriz

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali