}

Karotidako zelulak burmuinera, parkinsonari aurre egiteko

2007/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Karotidako zelulak burmuinera, parkinsonari aurre egiteko
2007/07/01 | Elhuyar

Nafarroako Unibertsitate Klinikako ikertzaile-talde batek tximinoetan parkinsona hobetzea lortu du dopamina jariatzen duten zelulak --zelula dopaminergikoak--burmuinean txertatuta. Zelula horiek gorputz karotideotik hartu dituzte, karotida arteria adarkatzen den gunean dagoen egitura txiki batetik.

Burmuineko substantzia beltzeko neurona dopaminergikoen galerarekin lotuta dago parkinsona. Bada, gorputz karotideoko zelulek, dopaminaz gain, hazkuntza-faktoreak askatzen dituzte, eta faktore horiek burmuineko neurona dopaminergikoak ugaritzea eragiten dute.

1
233
2007
7
006
Medikuntza; Osasuna
Berriak labur
5

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia