}

Karbonozko nanohodiz muskulu bat egin dute

2009/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Karbonozko nanohodiz muskulu bat egin dute
2009/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: R. Baughman)

Elektrizitate-deskargak jasotzean muskulu baten antzera uzkurtu eta erlaxatzen den material bat sortu dute Texasko Dallas Unibertsitatean. Oso arina da, zentimetro kubikoko 1,5 miligramo baino ez du, malgua ere bada, eta, hala ere, altzairua baino gogorragoa da proportzioan. Gainera, oso tenperatura-tarte handian jardun dezake propietaterik galdu gabe; -193 ºC eta 1.627 ºC artean, hain zuzen.

Materialak bi osagai ditu: karbonozko nanohodi-sare bat eta aerogel bat. Aerogelarekin xafla bat egin dute, eta xafla horretan txertatu dituzte nanohodiak. Deskargak xaflaren zabaleran ematean --hau da, alderik alde--, xaflaren zabalera hirukoiztu egiten da. Honela azaldu dute ikertzaileek prozesua: deskarga karbonozko nanohodietatik iragaten da; horren ondorioz, nanohodiek karga negatiboa hartzen dute, eta kargek elkar aldaratzen dute. Giza muskuluak baino 4.000 aldiz azkarrago gertatzen da zabaltzea.

Xaflaren luzeran ematean, berriz, xafla uzkurtu egiten dela ikusi dute zientzialariek. Horrek eragiten du materialaren dentsitatea handitzea, eta askoz gogorragoa bihurtzea. Une horretan, altzairua baino gogorragoa da, proportzioan.

1
254
2009
6
016
Nanoteknologia; Robotika
Albisteak
16

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia