Kanabinoideak legalizatzeko eskaera
1998/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Britainia Handiko Medikuen Elkarteak (BMA) kalamuaren deribatuetatik sorturiko sendagaiak legeztatzea eskatu du txosten baten bidez. Besteak beste, minbizia, anorexia eta epilepsiaren tratamenduak errazteko oso erabilgarriak omen dira deribatu hauek.
Halaber, erabiltzea komeni delako, ikerketetan ere substantzia hauek errazago erabili ahal izateko bideak jar ditzaten eskatu dute aipatu txostenean. Izan ere, Erresuma Batuan, kanabinoideak aztertu eta ikertzeko baimen bereziak eskatu behar izaten dira.
Munduko Osasun Erakundeari ere eskaera bat zuzentzen zaio txosten berean: Nazio Batuen Erakundeko Drogen batzordeak hitzarturiko substantzia psikotropikoen zerrendatik zenbait kanabinoide ken ditzatela.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia