}

Kamen, 2.800 urteko gaztea

1995/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Eric Voglio kirurgilariak momia baten barnean zilioskopio batekin higitzea lortu du lehen aldiz.

Lyon-go medikuntza-fakultateko anatomi fakultatean, Eric Voglio kirurgilariak momia baten barnean zilioskopio batekin higitzea lortu du lehen aldiz. Honi esker garezurreko, toraxeko eta bizkarrezurreko barrua filmatzea lortu da.

Kamen, Amon leku sakratuko zaindarietako bat zen eta gure aroa baino VIII mende lehenago bizi izan zen.

Egindako azterketetatik garai hartako anatomia eta baltsamatzeko teknikei buruzko datu ugari ateratzea espero da, baina dagoenezko honakoa aurrera daiteke: Kamen-en garuna sudurretatik atera zela.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia