}

"Kaktus ibiltaria", artropodoen kate-maila galdua

2011/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

"Kaktus ibiltaria", artropodoen kate-maila galdua
2011/04/01 | Elhuyar
Kaktus ibiltaria artropodoen arbasoa izan liteke. Arg.: Mingguang Chi.

Txinako hego-mendebaldean aurkitutako fosil batek aukera eman du aurrerapauso bat emateko artropodoen eboluzioa ulertzeko bidean. Diania cactiformis izena, eta "kaktus ibiltaria" ezizena, jarri dio aurkitu duen paleontologo-taldeak (Berlingo Freie Unibertsitatekoak), eta, azaldu dutenez, artropodoak lobopodioetatik datozela berresteko balio izan du aurkikuntzak.

Hain zuzen ere, Lobopodia taldeko animalia bat da, hau da, beldar hankadunen antzeko animalia batzuen taldekoa (gehienak iraungita). Orain dela 500 milioi urte bizi izan zen kaktus ibiltaria, sei zentimetro inguru luze zen, eta, gainerako lobopodioak bezalaxe, gorputz biguna zuen. Gainerako lobopodio ezagunak ez bezala, ordea, hanka artikulatuak zituen (artropodoak bezala). Eta horixe da zientzialariek nabarmendu duten ezaugarria. Izan ere, artropodoak lobopodioetatik eratorri zirela uste izan dute aspalditik, baina orain arte ez zuten aurkitu talde horretan hanka artikulaturik zuen animaliarik.

1
274
2011
4
004
Paleontologia; Eboluzioa; Zoologia
Albisteak
9

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia