}

Kakalardoa, zuritasunaren eredu

2007/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kakalardoa, zuritasunaren eredu
2007/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: P. Vukusic/Exeterko Unibertsitatea)

Kakalardoak, oro har, ilunak izaten dira, baina Cyphochilus-a zuri-zuria da. Hain da zuria, material zuri finak eta distiratsuak sortzeko eredu gisa erabili nahi dute Exeterko Unibertsitateak eta Imerys Minerals konpainiak.

Ikertzaileak liluratu egin ditu kakalardo horren zuritasunak, batez ere oso geruza mehea delako oskolari kolorea ematen diona (ile bat baino hamar aldiz meheagoa). Konparaketa bat egiteko, estaldura industrialetan, hain kolore zuria lortzeko, lodiera bikoitza behar du geruzak.

Bada, kakalardoaren zuritasunaren gakoa oskolaren gainazalean dago. Berez, kolorea pigmentuek ematen dute, edo egitura erregular batek. Baina zuritasuna bestela lortzen da, koloreak zoriz sakabanatuta, hain zuzen ere. Kakalardoaren oskolari mikroskopio elektronikoz begiratuta ikusi dute nolako egitura duen: ezkata luze eta zapalez osatuta dago, hiru dimentsioko oso egitura zorizkoak dituzten ezkatez, hain zuzen.

Egitura hori eredu gisa erabiliko omen dute estaldura zuriagoak eta meheagoak lortzeko.

1
229
2007
3
010
Bioteknologia; Zoologia; Materialak
Berriak labur
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia