Jupiterren Io ilargiak magmazko "ozeano" bat du azalaren azpian
2011/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Jupiterren Io ilargiak magmazko "ozeano" bat du azalaren azpian
2011/07/01 | Elhuyar
Iok Jupiterren eremu magnetikoa nola desbideratzen duen, urdinez. Arg.: NASA-JPL-University of Michigan UCLA.
Jupiterren Io sateliteak arroka urtuzko geruza bat du azalaren azpian, eta 50 kilometroko baino gehiagoko zabalera ere izan lezake, UCLA eta Michigan Unibertsitateko ikertzaile batzuek ondorioztatu dutenez. Jupiterren eremu magnetikoa Io zeharkatzean nola desbideratzen den aztertuta iritsi dira ondorio horretara. Hain zuzen, ikusi dute eroankortasun handiko eremu batek bakarrik desbidera dezakeela horrela. Zehazki, mantu hori urtutako arroka ultramafikoz eratuta dagoela azaldu dute.
1
277
2011
7
009
Astrofisika
Albisteak
12
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia