Jostailuak baino gehiago

Jostailuak baino gehiago


Buruko minak, ikusmen-galerak eta portaera aldaketa bortitzak iragarri ditu Sri International erakundeak errealitate birtualean oinarritutako jostailuak sarritan erabiliko dituzten haurrentzat. Iragarpen horiek beteko ote diren ikusteke badago ere, alarma piztu da jadanik.

Errealitate birtuala gure eguneroko bizimodua aldatu ezezik, ezinbesteko tresna bihurtuko dela diote aurrikuspenik baikorrenak. Alabaina, edozein eginbidetan errealitate birtualaz baliatu ahal izateko, horrek epe motz eta ertainean izango dituen ondorioak ezagutu beharra dago.

Horixe da hain zuzen, Sega jostailu-enpresa ezagunak EEBBetako Sri International erakundeari eskatutako ikerlanaren xedea: errealitate birtualak umeengan sor ditzakeen osasun-ondorioak aztertzea, alegia. Segaren helburua aurki merkatuan jarriko duen jostailu berriaren bideragarritasuna frogatzea zen, eta behin-behineko emaitzik eman ez badute ere, orain arte lortutako datuek jostailuari etorkizun iluna iragarri diote.

Izan ere, buruko minak, ikusmen-galerak eta portaera aldaketa bortitzak iragarri ditu Sri International erakundeak errealitate birtualean oinarritutako jostailuak sarritan erabiliko dituzten haurrentzat. Iragarpen horiek beteko ote diren ikusteke badago ere, alarma piztu da jadanik.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingeniaritza