}

Jokatzean abantaila

2001/08/09 Elhuyar Zientzia


Espero zitekeena baino alde handiagoak daude xakeko jokalari profesionalen eta hasiberrien artean, ez baitute biek garuneko gune berbera erabiltzen.

Xake-maisuak, jokatzen hasteko, iraupen handiko oroimenaren gordelekua jartzen du martxan garunean. Hasiberriak, aldiz, iraupen laburreko oroimena kontrolatzen dituen guneetan prestatzen du estrategia.

Hori aurkitzeko, Alemaniako zientzialari batzuek 20 jokalari aztertu dituzte xakean ordenagailuaren aurka jokatzen ari zirenean. Jokalari horiek guztiek 10 urte baino gehiagoko eskarmentua zuten. Oro har, iraupen handiko oroimena erabiltzeko ahalmena dutenek egoera jakin bakoitzean erabili beharreko gakoak ezagutu egiten dituzte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia