John Milnor, 2011ko Abel saria
2011/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Dimentsio anitzeko espazioen ikerketaren aitzindaria da Milnor
John Milnor matematikari estatubatuarrak jasoko du aurtengo Abel saria. 80 urte ditu, eta gaur egun Stony Brook Unibertsitateko irakaslea da, New Yorken. Topologia diferentzialaren arloan egin du lan, eta ikerketa horiengatik matematikan dauden sari handienak jaso ditu dagoeneko. 1962an, Fields domina jaso zuen, eta, 1989an, Wolf saria.
Aurten "topologian, geometrian eta algebran aurkikuntza aitzindariak egiteagatik" emango diote Abel saria. Esaldi horren atzean dauden lan ezagunenak Fary-Milnor teorema eta esfera exotikoen ikerketa daude. Hiru dimentsio baino gehiagoko espazioen ikerketan sartzen dira bi lanak, topologiaren arloan. Hain zuzen ere, Milnorrek frogatu zuen matematikoki existitzen direla zazpi dimentsioko esfera exotikoak, hau da, zazpi dimentsioko esfera ez-estandarrak. Esferaren jokabide matematikoa aldatu egiten da erabilitako kalkulu-motaren arabera. Ezaugarri hori ez da hiru dimentsioko esferekin gertatzen, baina ikerketa-lerro zabal bat ireki zuen topologiaren barruan. Adituek diote XX. mendearen bigarren erdiko matematika Milnorrek itxuratu zuela, maila bereko beste matematikari gutxi batzuekin batera.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia