}

Jausgailu bereziak

1997/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Britainia Handian probatzen ari diren jausgailuek eraztun forma dute.

Segurtasuna dela eta, hegazkinetik jausgailuaz gutxienez 400 metroko altitudetik jauzi egiten da normalean. Bereziki prestaturiko soldaduek 250 metroko altitudetik jauzi egitea lor dezakete, eta agian 200 metroko altitudetik ere bai

1983. urtean, adibidez, Estatu Batuetako jauskariek Grenada irla horrela inbaditu zuten

Hortik behera ez dago jauzi egiterik. Britainia Handian, ordea, 75 metroko altitudean irekitzen den jausgailua probatzen ari dira, etsaien radarrek detektatu gabe tropak lurreratu ahal izateko. Irekitzen denean jausgailuak ez du kupularen forma hartzen, eraztun-erako flotagailuarena baizik. Lau segundo behar ditu puzteko eta, ondorioz, 30 metro inguru geratzen dira jaisteko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia