}

Jarri zure ordenagailua klima aztertzen

2002/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hurrengo 50 urteetan klima zenbat aldatuko den jakiteko climateprediction.com proiektua abiarazi dute Britainia Handiko ikertzaileek. Ikerketa egiteko softwarea prest egongo da uda amaierarako eta, bitartean, etxetik parte hartuko duten ikertzaileen bila hasi dira. Zuk ere ikertzaile izan nahi baduzu, nahikoa duzu www.climateprediction.com web gunean sartu eta izena ematea.

Gero, ordenagailua atseden hartzen uzten duzun aldiro, ohiko pantaila babeslea aktibatu ordez, zure ordenagailua proiektuarentzat lanean hasiko da; eta berriz itzultzen zarenean, bildutako datuak zentralera bidaliko ditu. Mundu osoan zehar barreiatutako milaka ordenagailuren laguntza behar dute ikertzaileek, bakoitzak ikerketa-zatitxo bat egin dezan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia