}

Jarri mozorroa eta dena libre

2005/01/27 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Argazkiko arrain honek itxura aldatzeko gaitasuna dauka. Itxura-aldaketa horren bidez, beste arrain baten antza hartzen du. Horri mimetismoa deitzen zaio, eta, horri esker, animalia mimetikoak besteak dituzten abantailak izatea lortzen du. Askotan animalia arriskutsuen antza hartzen dute, eta, hala, etsaiak beldurtzen dituzte, nahiz eta berez ez diren batere arriskutsuak.

Arrain honek, ordea, bestela jokatzen du; arrain onbera baten itxura hartzen du. Hain justu, beste arrainen bizkarroiak jaten dituen baten antza hartzen du. Arrain bizkarroi-jaleak mesede galanta egiten die besteei, eta horregatik beti ondo hartzen dute. Argazkikoak, beraz, bidea irekita dauka nahi duen arrainera hurbiltzeko. Orduan, baina, besteak espero bezala bizkarroiak kendu ordez, kosk egiten dio!

Ikertzaileek orain ikusi dutenez, arrain zintzoaren mozorroa nahi duenen janzten du, eta inguruan dauden arrainen arabera erabakitzen du itxura bat ala bestea hartu. Hori bai dela bi aurpegi izatea!

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia