}

Japonian muskulu artifizialak lantzen

1990/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

I

kerlari japoniarrek aurkitutako material berri bati esker transplanteetan eta inplanteetan izugarrizko aurrerakada gerta daiteke. Material berri hau funtsean polimeroa da eta muskulu baten portaera du. Karga elektrikoaren eraginez uzkurtu egiten da.

Zientzilarien asmoa energia kimikoa energia mekaniko, zuzenean, bihurtzea da. Muskuluek, kontsumitutako energiaren erdia erabilgarri bihurtzen duten bitartean, lurrinezko turbinek eta barne-errekuntzazko motoreek %30 baino ez dute erabilgarri bihurtzen. Gainera, muskulu artifizialak motore mekanikoak baino trinkoagoak dira. Guzti honek interes berezia sortu du ikerketa honen inguruan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia