}

Izurritea kontrolaezina da jadanik

1996/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Australian aspaldikoa da untxien aurkako borroka, baina iazko azaroaz geroztik, kontrolik gabe hedatzen ari den izurritearen beldur dira. Robbit calicivirus izeneko birusak eragin du eragilea edo zehatzago esateko, birus hori inolako kontrol-neurririk gabe erabili dutenek.

Iazko urrian hasitako ikerketa-bidearen erdian kokatu behar da izurritearen jatorria. Orduantxe ekin zioten Australiako hegoaldeko ikerlariek untxien gain-populazio arazorako irtenbideak bilatzeari. Rabbit calicivirus izeneko birusa erabiltzen hasi ziren laborategian, baina egun gutxiren buruan, birusak laborategiko segurtasun-neurriak gainditu eta Australia osoan zehar zabaltzen hasi zen. Azken datuen arabera, intsekturen batek garraiatu zuen birusa eta inguru osora zabaldu zuen.

Hedatu izanaren arrazoia edozein delarik ere, birusak sortutako izurritea geraraztea ez da zeregin erraza izango. Oraindaino ikerlariek ez dute birusaren aurkako biderik aurkitu eta aske segitzen duen bitartean, ehundaka untxi hilko du. Hasierako asmoa bete egin dela pentsadezake norbaitek eta, neurri batean horrela bada ere, izurriteak beste zenbait animaliengan izan dezakeen eraginaz kexu azaldu dira ikeriariak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia