}

Izotz-mota berria

2007/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Izotz-mota berria
2007/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: AJHD)

Muturreko kondizioetan urak konposatu exotikoak era litzakeelako ustea aspaldidanik egon da zientzialarien baitan. Bada, uretik abiatuz hidrogenoa lortu eta gordetzeko modu berriak ikertzen ari zirela, izotz-mota berri bat aurkitu dute Washingtongo Carnegie erakundean. Hidrogeno eta oxigeno molekularrez osatua dagoen energia handiko solido kristalinoa da, orain arte ezagutzen ziren 17 izotz-motetatik desberdina.

Izotz hau sortzeko, ura diamantezko ingude baten bidez oso presio altuan jarri zuten eta ondoren energia altuko X izpiez bonbardatu. Ondorioz, molekulak atomotan banatu ziren eta O2-aren eta H2-aren konbinazio gaurdaino ezezagunean berrantolatu. Erabilitako X izpien energia-mailan ei dago gakoa, energia gehiagokoak edo gutxiagokoak erabiliz gero ez baitziratekeen emaitza honetara iritsiko. Konposatu hau eratzeko behar den energia-tartea estua da, gainera, eta hau izan liteke, hain zuzen ere, orain arte izotz-mota hau aurkitu ez izanaren arrazoia.

1
228
2007
2
031
Fisika
Berriak labur
14

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia