Izotz gutxiegi zirruetan

Estatu Batuetako zientzialari batzuek munduko hodeirik altuenak analizatu dituzte Floridan, eta ohi baino izotz gutxiago dutela aurkitu dute.

Estatu Batuetako zientzialari batzuek munduko hodeirik altuenak analizatu dituzte Floridan, eta ohi baino izotz gutxiago dutela aurkitu dute.

Izotz-kontrako baten presentzia hartu dute egoera horren erruduntzat; zientzialarien ustez, azido nitrikoa izan daiteke substantzia hori.

Analisiak egiteko, hegazkin batetik hartu dituzte laginak, 16 kilometroko altueran. Azidoaren solidotze-tenperatura baino txikiagoa duten zirruetan nabaritu da, hain zuzen ere, izoztutako uraren proportzioa ohi baino txikiagoa dela.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali