Izerdia eta antibiotikoak
2000/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Kopenhageko Unibertsitateko ikertzaileek bakterioak antibiotikoei erresistente nola bihurtu diren azaltzeko teoria plazaratu dute. Dirudienez, izerdiaren bidez etengabe kanporatzen diren antibiotikoen ondorioz, larruazalean bizi diren hainbat bakterio erresistente egin dira. Teoria egiaztatzeko frogak zefalosporina deituriko antibiotikoekin egin dituzte, arnas hodietako eta gernuko infekzioak sendatzeko oso erabiliak. Hirugarren belaunaldiko zefalosporina 80ko hamarkadan hasi zen erabiltzen, hain zuzen bakterioak erresistente egiten hasi zirenean, eta Danimarkako ikertzaileen arabera lotura zuzena dago bi fenomenoen artean.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia