}

Izarrezko eraztuna Esne-bidearentzat

2003/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Esne-bidearen ertzean, orain arte ikusi gabeko izarrezko eraztun bat aurkitu dute. Aurkikuntza horrek Esne-bidea nola sortu zen azaltzen lagun dezake.Ikertzaileen hitzetan, eraztuna gure galaxiaren eta beste galaxia txikiago baten arteko talkaren ondorioa da. Aldi berean, horrek frogatuko luke gure galaxiaren zati bat beste hainbat galaxiaren zatiekin sortua dela. Gainera, ikertzaileen esanean, eraztunak duen posizioa oso aproposa da Esne-bidearen eta eraztunaren artean dagoen materia iluna ikertzeko. Izan ere, materia ilun horrek eragiten duen grabitate-indarrak sostengatzen omen du eraztuna.