}

Izarrarteko zunda 2010erako

2000/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

NASAko Marshal Space Flight zentroko ingeniariek abiadura handiko izarrarteko zunda eraiki nahi dute 2010. urterako, Eguzkiaren eraginpean dagoen espazioko eskualdetik harantzago abiatuko dena, alegia.

Voyager-1 eta 2 eta Pioneer-10 eta 11 zundek Eguzki Sistemako muga fisikoak gainditu dituzte, baina oso motel higitzen direnez, distantzia esanguratsuak ibiltzerako zaharregiak izango dira. Horregatik, zunda azkarragoak diseinatzen ari dira. Zunda berriak 15 urtetan 250 unitate astronomiko (unitate astronomiko bat 150 milioi km da) egiteko gai izango dira eta 93 km/s-ko abiadura maximoa izango dute.

Horretarako, NASAko ingeniariek "eguzki-kandelak" deritzan teknologia erabili nahi dute, hau da, Eguzkiak igorritako fotoien presioaz baliatuz higitzen diren sistemak. "Eguzki-kandelak" karbono-zuntzez osatutako material islatzailez egingo dira, zabalik haizagailuaren helizeen itxura izango dute eta diametroz 400 m baino handiagoak izango dira.

Teknologia egokia suertatzen bada, zunda zaharrek 41 urtetan egin duten distantzia 8 urtetan egin ahal izango da. Erregairik behar ez duten "eguzki-kandelak" Plutonetik harantzago dagoena hurbiletik ikusteko bidea izan daitezke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia