}

Izar-mota berri bat aurkitu dute, eta magnetarren jatorria izan daitekeela proposatu

2023/08/21 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

izar-mota-berri-bat-aurkitu-dute-eta-magnetarren-j
Magnetarren sorrera izan daitekeen izarraren irudikapena. Arg. ESO/L. Calçada

HD 45166 izar bitarraren azken behaketatik abiatuta, eta ordenagailu bidez bi izarretako baten eboluzioa simulatuta, magnetarrak nola sortzen diren azaltzen duen hipotesi bat aurkeztu dute, Science aldizkarian. Magnetarrak hildako izarrak dira, dentsitate oso handikoak, eta izugarrizko eremu magnetikoa dutenak. Haien jatorria ez zegoen argi, baina, orain, badirudi HD 45166 izarretako batek eman dezakeela erantzuna.

Hain zuzen, izar bitarra espektropolarimetria bidez behatuta, eta aurretik egindako behaketak aintzat hartuta, ondorioztatu dute izarretako bat Wolf-Rayet motakoa dela, eta bi Eguzkik halako masa izateaz gain, eremu magnetiko oso handia duela (43 kilogauss). Orain arte, ez dute horrelako izarrik aurkitu. 

Izarraren eboluzioa simulatuta, iradoki dute supernoba baten gisan leher daitekeela, eta, hala, magnetar bilaka daitekeela.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia