}

Izar jaio berriek diskoa dute

1994/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Estatu Batuetan Robert O’Dell astronomoak ikusitakoaren arabera, izar jaio berrien erdiek inguruan gasezko diskoa dute. Orion nebulosa Eguzki-sistematik 1.500 argi-urtera dago eta hango nebulosa izar jaio berriz josita dagoela esan daiteke.

Estatu Batuetan Robert O’Dell astronomoak ikusitakoaren arabera, izar jaio berrien erdiek inguruan gasezko diskoa dute. Orion nebulosa Eguzki-sistematik 1.500 argi-urtera dago eta hango nebulosa izar jaio berriz josita dagoela esan daiteke. Milioi bat urteko adina besterik ez duten izar hauei begiratuz, astrofisikariek ondoko galdera honi erantzun nahi diote: Unibertsoan gure galaxiatik kanpo beste planetarik ba al da?

Erantzuna garrantzitsua da. Izan ere, Unibertsoan zenbat eta planeta gehiago izan, hainbat eta aukera handiagoak izango dira bateren batean gurean bezalako bizia egoteko. Espazioko Hubble teleskopioak 110 izar jaio berri hauen oso irudi aratzak bidali ditu. Horietako 56k multzo argitsu luzea osatuz daude, hau da, gas- eta hauts-hodei handi batean. Planetak sortzeko lehengai faltarik ez dute, beraz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia