}

Itsaspeko hegazkina

1994/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Itsas hondoa miatzeko aparatu tripulatuak orain arte 4.000 metroko sakoneraraino heldu dira. Robotez hornitutako makinak berriz, 6.500 metroraino, baina pertsona 11.000 metroko sakoneraraino (munduan den handieneraino) 1996. urtean jaistea espero da. Filipinetako itsasoan dagoen failan daude sakonera horiek eta pertsona batek gidaturik hantxe murgiltzea espero du Graham Hawkes injineru kaliforniarrak bere “Deep Flight” izeneko aparatua.

Urpekari honen lehen prototipoa jadanik probatzen ari dira eta azkenekoak 1,5 tona pisatuko ditu. Barnean pertsona batentzako lekua izango du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia