Itsasoa kosta jaten ari da
2001/08/07 Elhuyar Zientzia
Erresuma Batuko zientzialari batzuek satelite bidezko irudien bitartez, higaduraren eraginaren mapak irudikatu nahi dituzte.
Ingalaterrako kostako zenbait tokitan, itsasoak urtean 25 zentimetro higatzen du lurra. Adibidez, Filey herriaren inguruan hori gertatzen da. Orain, geologoek, satelite bidezko irudiak erabilita, higadura horren azterketa egin nahi dute, eta, horretarako, bi helburu finkatu dituzte.
Alde batetik, Erresuma Batuko higaduraren mapa osoa egin nahi dute, eta bestetik, kosta-zati baten hiru dimentsioko eredua ordenagailuaren bidez. Horrela, itsasoaren kontrako babesak non jarri erabaki ahal izatea espero dute.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia