Itsaso Hila, sakonunean sakonduz
2002/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Itsaso Hilak, munduko ur gaziena edukitzeaz gain,sakonunerik handiena izatearen ohorea ere badu. Are gehiago,XX. mendean egindako neurketen arabera, gero eta sakonagoa da: 1930ean Mediterraneoaren mailatik 390 m-ra zegoen, eta 1999an 414 m ra jaitsi zela ikusi zuten geologoek.
1992-1999an ESAren ERS-1 eta ERS-2 sateliteek egindako behaketen bidez, hobeto aztertu da fenomeno hori, eta sakontzearen abiadura areagotzen ari dela jakin da. Hain zuzen, ItsasoHilaren maila 6 metro jaitsi zen epe horretan.
Gainera, Israelgo eta AEBetako geologoen esanean, Itsaso Hileko ura desagertzen ari denez, eskualde horretako azpialdeko harri porotsuak lehortzen ari dira. Ondorioz, ezin izango omen dute gainean dituzten arroken pisua luzaroan jasan, eta hondoratzeko arriskua omen dago.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia