}

Itsaso Gorriko polipoak

1995/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Indiar Ozeanoko barne-itsasoan, polipoen eta arrezife-egitura osatzen duten algen arteko elkarkidetza ez da besteetan bezala gauzatzen.

Itsaso Gorriko koralek ez dute kolesterolaren gora-beherarik inoiz jasango. Beren dieta askok uste baino orekatuagoa da eta Munch-eko Unibertsitateko biologoek behatu dutenaren arabera, Itsaso Gorriko koralak fitoplanktonaz baino ez dira elikatzen. Bestela esanda, herbiboro hutsak dira.

Arrazoi desberdinak direla medio, arrezife-egiturak huts egiten du Indiar Ozeanoko barne itsasoan. Polipoen eta arrezife-egitura osatzen duten algen arteko elkarkidetza ez da besteetan bezala gauzatzen. Biologoek uste dutenez, algek ekoiztutako substantziarik gabe bizi ahal izateko, polipoek bere burua egokitu behar izan dute. Egokiera horren ondorioz, fitoplanktona zooplantona baino ugarioagoa den itsaso tropikaletan garatzen dira polipo herbiboroak. Muncheko ikerlarien iritziz, ahalmen horrek polipo horien hazkuntza azkarra justifika lezake. Kontutan hartu beharreko ugalketa-sistema da, beraz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia