}

Itsas trikuaren arantzak

2004/11/16 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Kaltzio karbonatozkoak dira itsas trikuaren arantzak, kaltzitazkoak. Gorputz-zatiak egiteko oso material ohikoa da, baina arantzak hazteko modua, ordea, ez da batere ohikoa. Hain zuzen ere, arantza bakoitzak kaltzitazko kristal bakarra izatea lortzen du.

Horretarako, itsas trikuak zelula bizidunez osatzen du arantzaren inguruko euskarri bat, eta kristalizatu gabeko kaltzitaz betetzen du euskarria. Forma zehaztu duenean, itsas trikuak kristalizarazi egiten du minerala, eta, hala, kristal bakarra sortzen da. Zientzialariek ez dute oso argi nola gertatzen den azken prozesu hori.

Bi urratseko prozesu hori kontrolatzerik balego, aplikazio ugari izango lituzke laborategian. Besteak beste, hortzetako inplanteetan eta antzeko beste teknika batzuetan izan lezake arrakasta.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia