}

Itsas erreserben emaitza onak

2001/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kaliforniako Unibertsitateko hainbat zientzialarik egindako ikerketa baten arabera, itsas erreserbek ez dute erreserba izendatutako eremua bakarrik babesten; aitzitik, erreserbaren mugaz haragoko eremuak babesteko ere balio dute. Itsas erreserben helburua biodibertsitatea eta arrain-populazioa berreskuratzea da. Egun, itsas erreserba guztien eremuak itsasoaren ehuneko bataren ehunen bat baino ez du osatzen.

Ikertzaileen ustez, erreserbek urte bat edo biz estatus hori gordez gero, oso emaitza onak lor daitezke. Denbora-tarte horretan, populazioaren dentsitatea % 91 handiagoa izatera hel daiteke, biomasa % 192 eta espezieen dibertsitatea % 23. Gainera, organismoak % 31 handiagoak izan daitezke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia