}

Isotopoak koadro faltsuak detektatzeko

2008/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Isotopoak koadro faltsuak detektatzeko
2008/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artchive)

Isotopo nuklearren fisikak aukera berri bat ematen du olio-pintura faltsuak eta benetakoak bereizteko. Ideia sinplea da: bonba atomikoek zabaldutako zenbait isotopo topatuz gero koadro batean, jakin daiteke lana 1945a baino lehenagokoa den ala ez. Izan ere, isotopo horiek ez daude naturan, bonba atomikoen leherketetan sortzen dira, eta, 1945etik aurrera leherrarazi zituzten bonba atomiko asko: Hiroshiman eta Nagasakin bana, eta New Mexikoko basamortuan beste hainbat.

Koadroetako isotopoen analisi-teknikak zesio-137a eta estrontzio-90a detektatzen ditu 1945a baino geroago erabilitako olioetan. Jatorrizko margolana lehenagokoa bada, isotopo horiek dituzten aleek faltsuak izan behar dute. Teknika hori erabili eta patentatu du errusiar-talde batek: Elena Braser Errusiar Museoko zaharberritzaileak eta Anfrey Krusanov kimikariak. Braserrek berak aipatu du oso teknika baliagarria dela, baina baita oso mugatua ere; zesio-137 eta estrontzio-90 isotopoak ez dituen koadro bat ez baita nahitaez benetakoa.

1
245
2008
9
003
Giza zientziak
Berriak labur
5

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia