}

Isabel, 5. mailako urakana!

2003/09/16 Elhuyar Zientzia

Meteorologoak larritzen hasiak dira. Isabel urakana indar handia hartzen ari da egunotan eta Amerikako ekialdeko kostan sarraskia eragingo duen beldur dira. Izan ere, urakanak sortutako haizeak 257 km/h-ko abiadura hartu du uneren batean, eta, beraz, 5. mailakoa izatera iritsi da (249 km/h-ko abiaduratik gorakoak izaten dira 5. mailako urakanak).

Hala ere, Isabel ez da amerikar kontinentea mehatxatu duen indar handiko lehenengo urakana. 1998an Mitch urakana izan zen protagonista, eta hura ere ur tropikaletan sortu zen, urakan gehienak bezalaxe.

Oraingoan abiadura ikaragarri handia hartu duenez, arriskuan dauden herrietako biztanleak hasiak dira babes-neurriak hartzen. Dena den, litekeena da haize-zurrunbiloaren eragina oso handia izatea. Ez dakitena da zehazki non nabarituko den gehien.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia