}

Quickbird satelite berriaren lehen argazkiak

2002/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lurretik 450 km-ko distantziako orbitan dago; alabaina, ateratzen dituen argazkiak hain dira garbiak, ezen futbol-zelaiko lerroak, pertsonen itzalak edota autoak bereiz daitezkeen satelite berriak ateratzen dituen argazkietan.

Quickbird

Longmont-eko DigitalGlobe enpresak beste satelite bat bidali zuen iaz, baina kale egin zuen; oraingoan, ordea, arrakasta lortu dute, urrian jaurti zuten Quickbird satelitearekin hain zuzen. Izan ere, otsailean hasi ziren argazkiak jasotzen.

Quickbird-en kamerak 60 cm-ko objektuak bereiz ditzake; berriz, 1999an Denverren dagoen Space Imaging Inc. enpresak bidali zuen Ikonos sateliteak ia 90 cm-ko bereizmena du.

Funtzionamenduari dagokionez, Quickbird-ek erabiltzen duen mekanismoa eta fotokopiagailuarena oso antzerakoak dira, baina oraingoan, lenteak lurrazala ekortzen du.

Beraz, zenbait eremutako ikerkuntzarako lagungarria izango den baliabidea dago martxan. Esaterako, koralezko arrezifeen xehetasun zehatzagoak hartu, hirietako populazioaren hazkunde geldoa aztertu, hirietako mapa hobeak egin edota Antartikako izotzetako pitzaduren denboran zeharreko jarraipena egin ahal izango dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia