}

Opportunity ibilgailua Marteren orbitatik ikusita

2006/10/09 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia



NASAren bi misiok egin dute topo Marten; batek bestea ikusi du, behintzat: orbitan dagoen zunda batek planetaren azalean dabilen ibilgailu bat ikusi du. Orbitako zunda, Mars Reconnaissance Orbiter, joan den martxoan iritsi zen Martera, eta, orain, argazki hau egin du 275 kilometroko altueratik. Victoria kraterra da, eta ertzean Opportunity izeneko ibilgailua ikusten da, 2004an planetaren azalera jaitsi zituztenetako bat.