Onthophagus taurus kakalardo indartsua

Onthophagus taurus kakalardoa munduko intsekturik indartsuena dela ondorioztatu dute, Proceedings of the Royal Society B aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Kakalardo hori gai da bere pisua halako 1.141 altxatzeko edo eusteko.

Ahalmen edo indar hori neurtzeko kakalardo horiek estalketarako aurkariak garaitzeko duten gaitasuna neurtu dute Londresko Unibertsitateko ikertzaileek. Izan ere, indar handia behar dute egiteko horretan.

Irudia: Alex Wild

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Zoologia