}

Io-ko sumendi izugarriak

2002/11/19 Elhuyar Zientzia

Io Jupiterren ilargi koloretsua da; eguzki-sisteman jarduera bolkaniko gehien duen gorputza. Hango sumendiak lehenago ere ikusi izan ditugu, gehienak Galileo zundak bidalitako argazkietan. Baina Galileo zundarenak egin zuen eta, orain, Lurreko teleskopioak erabiltzen dituzte.

Keck II 10 metroko teleskopioa da eta ispilu malguak ditu Lurraren atmosferak sortutako distortsioak zuzentzeko. Hawaii-ko Mauna Kea-n dago (hura ere sumendia da) eta harekin lortu dituzte irudiak, izpi infragorriez baliatuta.

Goiko irudiak 2001eko otsailaren 20an egin zituzten eta erupzioaren hasiera nabari da. Behekoak bi egun geroagokoak dira eta erupzioak 1.900 km2 estaltzen zituela kalkulatu dute. Gainera, irudiak jaso ziren unean labak gutxienez 1.200 °C zituela uste dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia