Intsulina ahotik hartzeko lehen urratsak
2001/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Egun, diabetikoek intsulina injekzio bidez hartu behar izaten dute, urdailak ez baitu intsulinarik onartzen. Purdue Unibertsitateko ingeniari kimikoak garatzen ari diren metodoak aurrera eginez gero, ostera, baliteke aurrerantzean intsulina pilula bidez hartu ahal izatea.
Intsulina ezin da beste barik ahoratu, urdaileko azidotasunak suntsitu egiten duelako. Arazo horri aurre egiteko, ingeniariek pilulak ingurune azidotik babesten dituzten partikula mikroskopikoak asmatu dituzte. Hartara, pilula sabelera hel daiteke, kalterik jasan gabe.
Azidotasun txikieneko heste meharreko zatian, partikulak zabaldu egiten dira, eta substantzia kimiko batzuek sabeleko entzimengandik babesten dituzte. Horrela irauten dute, babestuta, intsulina askatu eta odolera heltzen den arte. Botika askatu ondoren, partikula mikroskopikoak digestio-sistemaren bidez eliminatzen dira.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia