}

Intsektu eta armiarmei ere barietatea gustatzen zaie

2004/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Landare-espezie desberdin asko dauden tokietan intsektu landarejale-mota ugari egoten dira.

Zientzialariek bazekiten landare-espezie desberdin asko dauden tokietan intsektu landarejale-mota ugari egoten direla, intsektu landarejale bakoitza landare batean espezializatuta egoten baita.

Orain, ordea, ikusi dute antzekoa gertatzen dela landare-espezie beraren barruan ere. Espezie berekoak izanik, landare batetik bestera aldea egoten da, adibidez, intsektuekiko erresistentzian. Genotipo bereko landareak eta hainbat genotipotako landareak dituzten tokiak alderatuta, frogatu dute bigarrenean intsektu- eta artropodo-espezie gehiago daudela.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia