Interneten gako-hitzen bidez
2002/02/05 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Sistema hori RealName Corporation-ek patentatu zuen eta estatu espainiarrean Nominalia-k du komertzializatzeko eskubidea. Microsoft Internet Explorer-en erabiltzeko prestatu dutenez, munduko Interneteko erabiltzaileen % 88k erabili ahal izango du.
Karaktere guztiak onartzen ditu, hala nola, ñ, ç, puntuazio-markak, baita tarteak ere. Horrela, bilaketa askoz ere azkarragoa eta naturalagoa da, izena edo marka den bezala idatz daitekeelako eta hizkuntza bakoitzaren berezitasunak onartzen dituelako.
Hala ere, gako-hitzek ez dituzte domeinuaren izenak ordezkatzen, alderantziz baizik; gako-hitza izateko, domeinuaren izena izatea beharrezkoa da, beraz, osagarriak dira. Helbideak globalak dira, baina herrialde bakoitzean funtzionatzen dutenez, bertako markak babestuta gelditzen omen dira. Gainera, ‘ziberokupen’ aurkako neurriak ezartzen dituzte.
Gehiago jakiteko egin klik hemen
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia