}

Internet hogei aldiz azkarrago

1999/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Astra etxeak datu-transmisioko sistema azkarragoa eskainiko die enpresei 2000. urtetik aurrera. Sistema horri esker 2000. urteko urtarrilaren 1etik aurrera Interneteko erabiltzaileek orain arte baino hogei aldiz azkarrago “nabigatu” ahal izango dute.

Helburu hau lortzeko satelite-bidezko datu-transmisioa erabili nahi du Astra etxeak. Proiektu honek ARSC izena du eta Luxenburgoko Astra etxea Europako telekomunikazio eta irrati-telebistako programetan aitzindari da gaur egun.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia