}

Inoizko kalkulu handiena astrofisikan

2006/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Inoizko kalkulu handiena astrofisikan
2006/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: CISL)

Masao Mori eta Masayuki Umemura astrofisikariek Lur-simulatzailea ordenagailu ahaltsua erabili dute galaxien bilakaera aztertzeko.

Lur-simulatzailea gehienbat eredu klimatikoak egiteko erabiltzen den arren, oraingoan astrofisikan inoiz egin den kalkulu handiena egiteko baliatu dute. Hain zuzen ere, Big Bang-a gertatu eta handik 300 milioi urtera hasi eta gaur egunera arte galaxiak nola aldatu diren aztertu dute.

Horretarako, galaxiak jaiotzen direnetik gertatzen diren prozesu dinamikoak eta kimikoak hartu dituzte kontuan. Eta emaitzen artean badira kontu harrigarriak. Esaterako, ez zuten espero Esne Bideak duela mila milioi urte zuen konposizio bertsua izatea gaur egun. Orain arte uste zuten galaxiek pixkanaka eboluzionatu zutela, eta elementu astunetan aberasten joan zirela, izarrak sortu eta supernobak lehertu ahala.

Astrofisikarien esanean, simulazioak erakusten du galaxiek azkar eboluzionatu dutela, eta ez dituztela mila milioi urte baino gehiago behar izan elementu astunen kantitate handiak sortzeko.

1
220
2006
5
010
Astrofisika; Softwarea
Berriak labur
4